XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Norberaren nortasuna autonomia

Jolasa: Aspertzen ziren pilotak

- Irakasleak kontatuko duen istorio hau umeek antzeztuko dute:

Pilota fabrikatu berriak biltegian gordeta zeuden.

Zein aspertuak zeuden pilota haiek!

Behin batean, itxaroten asperturik, protesta egitea erabaki zuten: denak batera bote egiten hasi ziren.

Hasieran salto txikiak ziren.

Baina saltoak gero eta handiagoak egin ziren.

Biltegi eta fabrika guztia hondatuko zela zirudien.

Momentu horretan fabrika zaindaria heldu zen.

Orduan pilotak geldi geratu ziren.

Baina zaindariak alde egin zuenean, salto altuagoak egiten hasi ziren.

- Istorio honen amaiera asmatu umeen laguntzaz.

Landareen ardura

- Umeei gela apaintzeko landareren bat eramateko eskatu eta unitate hau amaitu arte haiek hartuko dute zaintzeko ardura.

Landareak nola zaindu behar diren azaldu:

- Noizbehinka ureztatu behar dira.

- Argia eduki dezaten leiho ondoan jarri behar dira.

- Ez apurtzeko... kontuz ukitu behar dira.

- Siku dauden hostoak kendu behar dira...

- Gelan dauden landareak zaintzeko umeek daukaten arduratik hasita, parke edo lorategietan dauden landareak nola zaindu behar diren adierazi behar da.

Adibidez:

- Pilotaz jolastean kontuz ibili behar dugu, loreak ez apurtzeko.

- Loreak ez dira atera ezta zapaldu ere egin behar, ikusteko daudelako.

- Lorategiak garbi mantendu behar ditugu.

Paperik eta zaramarik ez bota.

Ingurunearen aurkikuntza

Oharpen eta mintzamen esperientziak

- Ahal bada, parkera joan.

Zuhaitz eta landareei, jolasteko lekuei, han lan egiten duten pertsonei, jolastera joan diren umeei... errepara erazi.

- Ahal bada, zoora joan, honelakoei erreparatu eta haietaz hitz egin:

- Animaliak.

- Animaliak bizi diren leku ezberdinak: hobiak, habiak, urmahelak...

- Zooa zaintzen eta han lan egiten duten pertsonak: zaindariak, lorazainak,...

Lore eta fruiten hormairudia

- Umeei loreak eta fruitak agertzen diren errebisten ebakinak banatu.

Umeek irudiak ebakiko dituzte eta mahai bakoitzean bi talde egingo dute: bata loreekin eta bestea fruitekin.

Horman bi kartulina handi jarri.

Batean, umeek loreak itsatsiko dituzte eta bestean fruitak.

- Hormairudian agertzen diren loreak izendatu eta seinalatu.

Nolakoak diren, zein koloretakoak... azaldu.

Umeei ea inoiz lore horiekin egindako erramurik ikusi duten galdetu.

- Beste hormairudian agertzen diren fruitak izendatu eta zein zuhaitzetatik datozen esan.

Umeei hormairudian agertzen diren fruitetatik zeintzu jan dituzten etxean eta zein den gehien gustatzen zaiena galdetu.